Sarako adinekoen elkarteak urteko biltzar nagusia eginen du larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2018ko apirilaren 11

Beti Gazte Elkarteak Lur Berri gelan egin du hitzordua, 12:30ean. Biltzarraren ondotik, bazkaria ere eginen dute, toki berean, Ttottek alaitua eta Sage jaun-andreen apailatua. Elkartetik erran dutenez, «erretretatu guztiak gomitatuak dira egun goxo baten pasatzera elgarrekin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun