Hatsaren Poesia Eguna ospatuko dute apirilaren 8an Senperen

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 5a, 07:26
Euskal Herri osoko poesia zaleak eta idazleak biltzen ditu Hatsaren Poesia Egunak.

Hogeigarren edizioa beteko du Larraldean eta Hatsaren Poesia 2018 liburua aurkeztuko dute

Apirilaren 8an, Hatsaren Poesia egunaren hogeigarren edizioa ospatuko da Senpereko Amotze auzoko Larraldean. Euskarazko poesia zaleak bilduko duen besta izanen da, Hatsa elkarteak antolatua. Hortaz, igandean 11:00etan, elkarretaratzearen ondotik, ‘Hatsaren Poesia 2018’ liburua aurkeztuko dute, Eric Traonmilin-en sar-hitzarekin.

 

13:00etan aperitifa eta zizka-mizken bazkaria eginen dute, norberak ekarri jan-edanekin. 15:30ean, liburuan parte hartu dutenen testoen irakurketa eta  ‘Hatsaren olerki bustiak 2018’ olerki errezitaldia eta bideo-proiekzioa eskainiko dute.

 

Parte-hartzaileak

Agur Meabe Miren, Aintziart Piarres, Alonso Leire, Anduetza Agurtzane, Andueza Maddi, Apaolaza-Estensoro Juan-Mari, Aranzeta Amaia, Arkotxa Aurelia, Arruabarrena-Elizalde Marisa, Aurkerenena Joseba, Azkona-Garzia Josetxo, Azkune-Mendia Iñaki, Azpeitia-Roca Julen, Balentzia Tirapu Joakin, Bastarrika-Izagirre Iñaki, Beristain Hélène, Borda Itxaro, Borne Laurence, Cantella-Andueza Ennio, Casenave-Harigile Junes, Davant Jean Louis, De Goñi Iosune, De Sosa Itxaso, Egiazabal Leonat, Elizalde Lujanbio Edurne, Eñaut Etxamendi, Etxart Nicole, Etxezaharreta Lucien, Fruchon Anne, Galarreta Xabier, Gartziarena Mikel, Goitia-Ormazabal Koldo, Gorrotxategi-Mujika Aritz, Ibaibarriaga Urkiri Imanol, Ibarguren Mikel, Ibarzabal Nerea, Ibisate Garcia Naiara, Ibisate Martin Danel, Iglesiaz Lili Nerea, Irigoien Joan Mari, Irigoien Jokin, Irisarri-Egia Estitxu, Iturrioz Andoni, Itzaina Xabier, Izkierdo Fertxu, Jimenez-Maia Josu, Kazabon Amigorrena Antton, Korta-Rekarte Gabriel, Laka Iban, Larrañaga-Garaiondo Noémi, Lertxundi-Arruabarrena Joana, Lizeaga-Tamayo Miren, Lopez de Tejada Flores Patxi, Lopez-Mugartza Juankar, Macklin Elizabeth, Maia-Urros Ainara, Makuso Juan Ramon, Markuleta Gerardo, Martinez-Iturria Alexander, Mourguy Tristtan, Olaso-Bengoa Xabier, Osta-Jimenez Iosu, Otamendi Jose Luis, Otxoteko Pello, Pardo Perez Rakel, Rodriguez Fito, Salamero Andoni, Sarasua Mikel, Sestorain Josemari, Solorzano Graxi, Taberna Mikel, Tambourin Marikita, Tobar-Arbulu Joseba, Traonmilin Eric, Txantxangorri, Uharte-Orotz Pello, Urizar Eneko, Urkia-Inza Maite, Urkizu Urtzi, Usandizaga Miren, Valois Carmen, Xabaltx (Pantxoa Bergara), Zabala-Garagarza Edu, Zabala-Telleria Leire, Zabala-Artetxe Juan Luis, Zamora Auxtin, Zelaieta-Anta Edu, Zendoia Josemari, Zestau Bego, Zestau Ima, Zestau Maksim, Zubeldia Koldo, Zubeldia Maddi, Zugasti Puri, Berriozarko Institutoa, Zaldubi Ikastola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun