Sarako Haroçarene aita-semeak trinketeko Euskal Herriko ligako finalean aritu dira

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 28a, 10:11
Olivier Haroçarene saratarra, bigarren mailako txapeldun buruz buru.

Olivier aitak irabazi egin zuen bigarren mailan eta Arnaud semeak galdu artekoetan 

Trinketean esku huska Euskal Herriko liga txapelketako finalak jokatu dira. Buruz buru, bigarren mailan Sarako Olivier Haroçarenek Euskal herriko ligako txapela irabazi du, finalean Urruñako Bixente Bideondori 40-29ri irabazita. Olivierren semea, Arnaur Haroçarenek artekoen finala jokatu zuen, baina 40-30 galdu zuen Arrangoitzeko Lau Herriko Adrien Dufauren kontra. Txapelketa bikaina Sarako aita-semeek egindakoa!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun