Lehenbiziko helmugaratzen diren bortz gizonezko eta emakumezkoek sariak hartuko dituzte; lehenbiziko ailegatzen direnek 200, 100 eta 50 euroko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren. Gizonezko eta emakumezkoetan, lehenbiziko ailegatzen diren beterano eta promesek ere saria izanen dute. Oier Ariznabarretak 2016an ezarritako marka (01:51:21) hobetzen duenak ere saria izanen du.
Mendi ibilaldia
Egun berean, ibilaldia ere antolatu dute. 07:00etan zabalduko dute izena emateko mahaia, eta bortz euro ordainduta, 07:30etik 08:30era frontoitik abiatuko dira. 17 kilometroko luzera eta 1.000 metroko malda ditu ibilaldiak.