Ortziralean 19:00etan, Lurberri Gelan, Arberoako Ikastolako hezkuntza taldeak haien ikastolan lantzen ari diren pedagogia azalduko du, eta horretarako egin duten dokumentala ikusteko aukera izanen da. Proiekzioaren ondotik, eztabaidatzeko aukera izanen da. Finitzeko, jatekoa eta edatekoa eskainiko dute. Gaualdi horretan berean, dokumentalaren DVDak salgai paratuko dituzte.
Apirilaren 7an Korrontzi dantzan
Bertzalde, laster, argazki erakusketa antolatuko dute, eta apirilaren 7an, Zazpiak Bat dantza taldearekin, Korrontzi dantzan ikusgarria antolatu dute. Maiatzaren 20an ikastolaren besta ospatuko dute eta ekainean haurren eguna egin nahi dute.