Egun berezi horretan Sorginen Museoan sorgin baten eskutik toki xarmantenak ikusteko aukera izanen dute bisitariek. Bisita dinamiko eta parte-hartzaile hori egin bidenabar, herriko historia azaldu, kondairak kontatu eta honako galderei erantzuna aurkitzen saiatuko da sorgina: nolakoa izanen zen herri honen historia Lezerik ez bazen? Inguruko sorginek ospatzen zituzten ustezko akelarre haiek, non eginen zituzten orduan? Zalantzarik gabe, dena aldatuko litzateke…
Sarako Lezean, berriz, martxoaren 18an sarrera baten prezioan bi emanen dira. Horrela, 2x1 eskaintza aprobetxatuz, natura eta kultura, norbanakoa eta gizartearen etengabeko lotura ulertzeko aukera izanen dute bisitariek. Urdazubiko lezeetan herria, eta besteak beste errota, ezagutzeko bisita-gidatua eskainiko dute, 13:30ean. Egun horretan sarrerak prezio erdian izanen dira.