Aitzinetik, larunbat arratsaldeko 4:30ean abiatuko da Ibar Run Trail lasterketaren hirugarren edizioa. 9,8 kilometro luze eta 330 metroko desnibela duen korrikaldia izanen da.
SPUC lasterka klubaren 10 urteak behar den bezala ospatzeko, kirola eta laguntasuna uztartzen dituen lasterketa berri bat sortu dute: Gotorlekuen Itzulia. Horrexegatik, izen ematearekin batera, lasterketaren parte hartzea eta horren ondoko afaria ukanen dituzue. Martxoaren 10ean, larunbatean 09:00etan abiatuko da 42 kilometro luze eta 2.800 metroko desnibela izanen duen lasterketa. Ibarrungo pilota plazatik abiatu eta Larrunerainoko gotorlekuetatik iraganen da.