Carmen Larrakoetxea Orue Bilboko kazetariak, publiko guztiei, batez ere abentura eta fantasiazko liburuak gustuko dituzuten nerabeei, zuzenduta den eleberria aurkeztuko du. Eskola-jazarpena pairatzen ari diren nerabe batzuen istorioa kontatzen du. Espazio eta denbora ezberdinak dituzten munduak lotzen du, baita kultura ezberdinak ere. Gazteleraz eta euskaraz idatzita da. Gertakarien azalpen psikologikoak ematen ditu eta aurre egiteko era aproposena ere bai. Era berean, introspekzioa, barneko hausnarketa eta bakoitzaren buruarekin elkarrizketa egiteko gonbidatzen du.
Jose Mª Garcia Garciak bertze liburuak ere argitaratu ditu: Lo fácil es sufrir (Alegoría Argitaletxea, 2013) eta Yo también creo en los fantasmas (barneko eszenatoki eta pertsonaiekin lan psikologikoa, Seleer Argitaletxea, 2014) entsaioak, baita Viaje a través de la nada (Alegoría Argitaletxea, 2016) eta Donde la mirada no llega (Alegoria Argitaletxea, 2017) eleberriak ere.