Igandean 19:30ean ‘Sex o no sex’ helduentzako emanaldia eskainiko du Virginia Imazek Kultur Etxean
Martxoaren 4an, igandean, Oihulari Klownek aurkezturiko Sex o no sex helduentzako Klown ikuskizuna eskainiko du Virginia Imazek Urdazubiko Kultur Etxean. 19:30ean dute hitzordua, eta gazteleraz izanen da emanaldia. Ugarana Emakume Elkarteak Urdazubiko Udalaren laguntzaz antolatu du saioa eta sarrera 3 euro ordaindu beharko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.