Nekazaritza eta baso-zaintzaren alorrean ari diren Frantzia eta Euskal Herriko erakundeek antolatu dituzte jardunaldiak, tartean, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Hiru egunez mintzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, oihanera bisitak, erakustaldiak... prestatu dituzte. Antolatzaileek 300 bat lagun espero dituzte, eta horien artean, nazioarteko jendea.
Egunez egun, hau izanen da egitaraua:
Martxoak 1, ortzeguna
• 09:00etan: harrera.
• 09:30ean: ongietorria.
• 10:00etan: zuhaitz lepatuak paisaietan: historia eta perspektibak mintzaldia.
• 12:30ean: bazkaria.
• 15:00etan: oihanera bisita, atelier praktikoak eta tresna erakustaldiak.
• 19:30ean: afaria.
• 12:30ean: Trognes, Les arbres aux mille visages filma.
Martxoak 2, ortziralea
• 08:00etan: harrera.
• 09:00etan: zuhaitz lepatuen fisiologia eta produktibitatea mintzaldia.
• 10:30ean: etenaldia.
• 11:00etan: kabalen bazkaltzeko hostoak.
• 13:30ean: bazkaria.
• 15:00etan: oihanera bisita, atelier praktikoak eta tresna erakustaldiak.
• 19:00etan: Bergers sculpteurs d’arbres de l’atlas filma.
• 21:00etan: txalaparta doinuak eta Ruper Ordorikaren kontzertua.
martxoak 3, larunbata
• 08:30ean: harrera.
• 09:00etan: zuhaitz lepatuak ekonomikoki baloratzeko sailak garatu.
• 11:00etan: etenaldia.
• 11:30ean: sentsibilizazioa: zuhaitz lepatua, zuhaitz herritarra.
• 13:30ean: bazkaria.
• 15:00etan: politika eta garapena: zuhaitz lepatuak eztabaidan.
• 17:00etan: bururatzea.
Izen-ematea
Informazio gehiago eta izen-ematea agroforesterie.fr/trognes webgunean egin behar da. Egun bateko mintzaldia 50 euro kostako da, eta hiru eguneko mintzaldiak eta jardunaldiaren bilduma 120 euro ordainduta izanen dira. Laborari, ikasle eta langabetuek prezio apala izanen dute: egun bateko sartzea 20 eurotan eta hiru egunekoa 50 eurotan. Gaualdiak, ordea, denei irekiak izanen dira. Bertzalde, jardunaldian bat-bateko itzulpenak eginen dituzte euskara, frantses eta ingelesera.