Otsailaren 17an, larunbatean, herriko gazteak Helbarrun, Ihalar, Istilarte eta Lehenbizkai auzoetan ibili ziren etxez etxe. Biharamunean, berriz, haur eta gazteek desfilea egin zuten goizean, eta ondotik, ez da animaziorik faltatu: mutxikoak dantzatu zituzten eta zanpantzar epaitu eta erre egin zuten. Eguna borobiltzeko, bazkaria egin zuten Lur Berri gelan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!