Zaborrak Aitxarreko zikintegirat eramaten dituzte oraino Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 16a, 11:55
Aitxarreko zikintegia zena, jendearen axolagabekeria tarteko, zikin-zikina dago

Garbi mantentzea guztion ardura dela gogorarazi dute

Aunitz urte joan dira Zugarramurdiko Udalak Aitxarreko zikintegia hetsi zuenetik. Orduan lurra bota, eta eremu hori garbi-garbi u­tzi zuen. Hala ere, jende axolagabeak beren zikinkeriak harat eramaten segitzen du oraino, bazter eder hori argazkietan ikusi dezakezuen maneran utziz.

 

Bizi Garbi elkarteak biltzen ditu gure zabo­rrak, eta biltzen ez dituztenak (tamaina haundikoak edota bereziak), Senpereko zabortegirat eraman behar ditugu. Ongi izanen zen den-denek hala egitea, he­rria garbi mantentzea guztion ardura baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun