Egitarau zabalarekin datoz Senpereko inauteriak otsailaren 17an

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 15a, 15:04
Larunbat arratsaldeko desfilaren ondotik eginen dute zanpantzarren auzia Senperen.

Goizean herritarren aperitifa eta bazkariaren ondotik, animazioak, mutxikoak, desfile animatua eta gaualdia izanen dute 

Azken hiru aste hondarretan Senpereko gazteak etxez etxe eta auzoz auzo ibili ondotik, inauteriak otsailaren 17an ospatuko dituzte Senperen, larunbatarekin. Egitarau zabala dute aurten ere.

 

• 11.30ean: HERRITARREN APERITIFA karrika nagusian. Bakoitzak nahi duena ekartzen ahal du, zintzurrak bustitzeko (edariak, aperitifako pastizak…).

• 13:00etan: BAZKARIA Senpereko Gaztetxearen hanburgesekin.

• 15:30ean: ANIMAZIOAK Senpereko elkarteekin. KRAKADA krepak eta txokolo-esnearekin Zirikolatzekin.

• 16:00etan: Mutxikoak SALTOKA taldearekin.

• 17:30ean: DESFILEA animatua (ziganteak, gaiteroak, joaldunak, tanbo­rrada…). Zanpantzarren AUZIA. Errea izanen ote da?

• 19:00etan: APERITIFA alaitua eta JATEKOA Senpereko ikastolarekin. Mozorro hoberenaren TXAPELKETA.

• 21:30ean: Gaualdia OXTIKENIAN. Karrika Nagusia hertsia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun