Arrangura eta ezinegon handia sortu zituen Lapurdi aldean Sudmine sozietateak egin nahi zuen urre-meatzeak. Sara, Senpere, Ainhoa, Kanbo, Ezpeleta, Haltsu, Itsasu, Jatsu, Larresoro, Uztaritze eta Zuraide inguruko 126 km2ko eremuan galdegina zuen zundaketak egin eta urrea bilatzeko baimena, baina Frantziako Gobernuak ez dio eskaera onartu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!