Gazteen eskearekin hasiko dituzte inauteriak Saran larunbatean

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 15a, 13:06

Igande eguerdian epaituko dute zanpantzar. Normalki sutan erreta bukatuko du.

Biharamunean haur eta gazteek desfilea eginen dute

Otsaileko hirugarren asteburuan izanen dira inauteriak Saran. Larunbatean gazteak baserriz baserri ibiliko dira eta igandean plaza inguruan izanen da animazioa, desfilearekin, dantzekin eta zanpantzarren epaiketarekin.

 

Otsailaren 17an, larunbata, herriko gazteak Helbarrun, Ihalar, Istilarte eta Lehenbizkai auzoetan ibiliko dira etxez etxe. Biharamunean, berriz, haur eta gazteek desfilea eginen dute 11:30ean, eta ondotik, ez da animaziorik faltako: mutxikoak dantzatuko dituzte, dantzariek sorpresa iragarri dute, zanpantzarren epaiketa ere eginen dute. Eguna borobiltzeko, 12:30ean bazkaria eginen dute Lur Berri gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun