Kexu dira Sarako Jean Dithurbide zahar etxeko langileak, kexu instituzioen jarrerarekin. Diotenez, azken lau urteotan lan baldintzek okerrera egin dute eta azaldu dutenez, «instituzioen politikarekin, ezin dugu adinekoez modu duinean arduratu». Gisa berean, adierazi dute «egunero gehiago eskatzen digutela, baina egunero giza baliabide guttiago ditugula». Zahar etxeko langileen irudiko, «onartezina da gure adinekoak horrela tratatzea». Eta horregatik, mobilizatzeko deia egin dute.