Urdazubi eta Zugarramurdiko ikasleek ez dute Ainhoa eta Sarako eskoletan ikasiko

IƱigo Imaz 2018ko ots. 6a, 07:38
Zugarramurdiko eskolako ikasleak aurten, 3 urtetik 2. mailarainokoak.

Gurasoek ezetz erran diote Nafarroako Gobernuaren proposamenari 

Gaur egun 52 ikaslek ikasten dute Urdazubi eta Zugarramurdiko eskola publikoan. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak mugaren bi aldeetako ikasleak elkarrekin ikasteko luzaturiko proposamenari ezezkoa eman zioten urte hasieran egin batzarrean. Guztira 33 gurasok hartu behar zuten erabakia, 32k eman zuten beren iritzia, eta horietatik 31k ezezkoa eman zioten proposamenari eta bakarra agertu zen alde.

Hezkuntza Departamentuak Xaretako eskola publikoetako ikasleak batu nahi zituen. Gaur egun, Urda­zubi eta Zugarramurdiko zenbait ikaslek Lapurdiko eskola eta ikastoletan ikasten badute ere, 52 ikaslek Nafarroako eskola publikoan ikasten dute eskualdean erabiltzen diren hiru hizkuntze­tan (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez) eta ingelesez. Lehen Hez­kun­tzako eskolak fini­tzean, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskolakoek Lekarozko ikastetxean jarraitzen dituzte ikas­ketak. Nafarroako Gobernuaren proposamenak, horregatik, ez zuen muga arteko curriculum propioa sortzea helburu­, mugaz bi alde­ko ikasleek eskualdeko lau he­rrietan eta eraikin berean ikastea baizik. Haatik, Iparraldeko ikasleek frantziar curriculuma eta nafarrek beraiena mantentzea zen proposamenaren funtsa.

 

Herriz herri banatuak

Gobernuaren arabera, Zugarramurdiko eskolan 3 eta 4 urtekoek ikasiko lukete, 18 orduz euskaraz, lau fran­tsesez eta hiru gaztelaniaz. 5 eta 6 urte­ko ikasleak Saran ariko lirateke, 14-17 ordu euskaraz, zazpi eta ha­mar artean frantse­sez eta lau gaztelaniaz. Ain­hoako eskolara 7 eta 8 urteko ikasleak pasako lirateke, eta 9 urtekoak Urdazubirat. 10 urterekin, Lapurdiko ikasleak Ipa­rraldeko eskolaren batera aldatuko lira­teke, eta Hegoaldekoek Urdazubi eta Zugarramurdin ja­rraituko lukete, Lekaro­ze­ra joan arte. Ordu li­breetan in­gelesa ikastea zen Gobernuaren asmoa.

Urdazubi eta Zugarra­murdiko gurasoen iritziz, proiektua ez zaie ongi planteatu. Ezustean eta presaka aurkeztu zaiela diote,  kasik pentsatzeko­ astirik gabe. Xaretako guraso ia guztiek seme-alabak hiru hiz­kun­tze­tan jaioak­ izatea  inte­resga­rria­ dela uste dute, baina­, «esperimentu» ­mo­duan ikusi dute; galdera aunitz­ eran­tzunik gabe eta, gainera, egute­gi korapila­tsuak, jange­lan gelditu behar izatea eta haurrak distantzia luzeetara bidal­tzea. Curriculumari dago­kionez, He­goaldekoen­dako exijentzia maila guti­tzea ekarriko zukeela adierazi digu gurasoren batek, eta gerora, ikasleek Nafa­rroa­ko mailara ailega­tze­ko esfortzu­ berezia egin behar izatea ez zutela egoki irizten.

Pirinioetako Departamentutik dator proposamena. Sarako eskola publikoaren etorkizunarekin kezkaturik, Herriko Etxe­ko arduradunak kez­ka­tuak baitabiltza. Sara eta Ainhoako eskola publikoetan ez da gaia ofizialki aurkeztu, Nafa­rroa­ko gurasoen erabakiaren esperoan zeudelako­. Hortaz, aurten Urdazubi eta Zugarramurdiko ikasleek Nafarroan ikasten jarraituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun