135.118 lagun sartu ziren iaz Zugarramurdiko lezeak bisitatzera

JosebiƱe eta Koro 2018ko urt. 16a, 06:30

Banaz bertze egunean 450 lagun sartzen dira lezeetara, baina badira 3.000 sartu diren egun seinalatuak ere.

Horietatik 45.000 museoan ere sartu ziren

Urtea finitu, eta kontuak ateratzeko momentua izaten da. Hori egin dute Zugarramurdiko Museoa eta lezeko langileek, eta jakitera eman duten datua harrigarria da: 225 lagun bizi diren herrira, gan den urtean 135.118 lagun joan zirela lezeak ezagutzera (hoietako 45.042 museoan ere sartu ziren).

 

Itxita egoten diren egunak kenduz, urteko gainetako egun guztietan etortzen dira bisitariak lezea edo museoa ikustera. Eguneko batez bertzekoa 450 lagun ematen du, baino aipagarria da egun markatu batzuetan (Aste Sainduan abididez) egun batez 3.000 lagun sartzen direla, edo baita negu beltz-beltzenean ere (abenduko zubian) 1.000 lagun egun berean sartu zirela.

Halako jendeketak komediak sortzen ditu karriketan, auto sobera mugitzen baitira goiti eta beheiti, baino erran beharra dago Herriko Etxea lanean ari dela arazo honi irtenbidea bilatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun