Autodefentsa feminista tailerra antolatu dute urtarrilaren 20an Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 14a, 11:00

Herriko Gazteriak eta Akelarre elkarteak antolatu dute heldu den larunbatean goiz eta arratsaldez Akelarrenean

Herriko gazteriak eta Akelarre Elkarteak Autodefentsa Feminista tailer bat antolatu dute Zugarramurdin. Urtarrilaren 20an eginen da, Akelarrenean. Bi saiotan banatua da: goizean 10:00etatik 14:00ak arte, eta 16:00etatik 20:00ak arte. Bazkaltzeko proposamen bat bada: bakoi­tzak berea eraman dezala, eta  elkarrekin han bertan bazkaltzea.   

Tailerra edozein gisako emakumeentzat eskainia da, eta kontutan hartu behar da borroka gutti izanen dela, garrantzi gehiago emanez mintzatzeari eta pentsatzeari. Feminismoa, Patriarkatua eta Ahalduntzea bezalako kontzeptuen gainean, bertzeak bertze, eginen diren hainbat dinamikek, norberaren kontzientzia feminista erna­tzeko eta aberasteko.

Hogei plazetara mugatua da, eta 7 euro ordaindu behar da (han berean). Izena emateko  688 688 308 edo 667 873 490ra deitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun