Argitalpena letren eta ilustrazio munduen arteko sorkuntza elkarrizketa bat da, gonbidatutako hiru ilustratzaileek, Maite Caballerok, Liebana Goñik eta Agurtzane Villatek, kontakizunen berrinterpretazio ariketa eginez osatua. Ondokoak dira biltzen diren saritutako kontakizunak: lehenengo saria jaso zuen Amonaren urrezko orrazia, Eztizen Agirresaroberenaeta bigarren gelditu zen Ezberdintasunean berdintsu, Iñigo Legorbururena. Kontakizun gehiago ere argitaratu ziren: Ihes sorgindua (Ainara Elizondorena), Nork berea (Aitor Fernandez de Martikorenarena), Sorgin ehiztaria (Gorka Azkaraterena) eta Garazi belagilea (Txus Arrietarena), kasu.
Areago ondare berrikuntza proiektua da, hainbat hizkuntzen arteko harremanaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko erlazioak aztertzen dituena. Areagok, sorreratik, soinu eta literatur dimentsioak landu ditu, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten ibilbideen bitartez eta gonbidatutako pertsonek sortutako kontakizunak entzunez. Oraingo honetan, kontakizunen laburren bitartez, parte hartzea, sorkuntza prozesuak eta Igartubeitiren inguruko narratiba berriak nabarmendu nahi ditu. Aurkeztutako kontakizunek lantzen dituzten gaiak euskal mitologia ardatz duten sinesmen eta istorioak; gune eta pertsonaiak; zein nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutakoak dira.
Egun berean, abenduak 16an, larunbat arratsaldean, 16:30etatik aurrera, 3 urtetik gorako haurrak dituzten familiek Eztitzen Agiresaroberen “Amonaren urrezko orrazia” , kontakizun saritua oinarri duen ipuin-kontaketaz gozatzeko aukera izanen dute, Ameli kontalariarekin.