Sarako Ongi Izaitearen Eguna jendetsua izan da

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 14a, 13:22

Sarako Ongi Izaitearen Eguna jendetsua izan da abenduaren 10ean Lur Berri gelan. Esperientzia eta partekatzearen aldetik aberatsa. Jendea lasaitasun batean ibili da xoko batetik bestera ongi izaiteko aukerak jastatuz, konferentzia eta tailerretan parte hartuz. Memento goxo bat pasatzeko, jendeak bazuen zer jan eta zer edan. Egunaren arrakasta ikusirik, heldu den urtean egun hori bera errepikatzea pentsatzen du Sarako Ongi izaitearen taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun