Bi fasetan egin beharra dute lan hori: batetik, orain, Telletxeko-borda aldera harri-lubeta bat egiten ari dira, metro gehixeago zabaltzeko aparkalekua (lan horrek, guztira 49.065,25 euroko kostua dauka); eta ondotik, autoak aparkatzeko marrak berrantolatuko dira. Hala, bertze gisa batera aparkatuz, kotxe gehiago sartzen ahal direnez, tokia aprobetxatu nahi dute. Lan hori egiteko lehiaketara hiru eraikuntza enpresa aurkeztu ziren, eta horietatik Construcciones Sobrino, S.L. izan zen aukeratua.