Urtero bezala, ekitaldi frango antolatuko dira herrian Telethonarentzat dirua biltzeko. Abenduaren 9an, larunbatarekin, 10:30ean pastiza salmenta eginen dute plazan. 14:00etan hitzordua San Inazioko lepoan emana da trenez Larunera igotzeko. Jautsi, berriz, oinez edo trenez egiten ahalko da. Hamar euro ordaindu beharko dira parte-hartzearen truke.
Eguna bukatzeko, krakada antolatua dute Pikassarian eta honetan, bortz euroko parte-hartzea galdeginen dute. Bilduko den diru guztia Telethonari emana izanen da.