Sarako hamabortz terapeuta eta ofiziko sendagileren lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da abenduaren 10ean Saran, ongi izate eguna antolatu baitute 09:30etik 19:00etara Lur Berri gelan.
Egunean zehar, hainbat tailer eta hitzaldi antolatu dituzte: 10:00etan Hatha Yoga (Sarah), 11:00etan sofrologia (Maialen), eguerdian ChiGong (Gustavo), 14:00etan oin-erreflexologia (Nicolas), 15:00etan Do In auto-masaia (Laurence), 15:30ean yoga haurrentzat (Laurence) eta 16:00etan Hatha Yoga (Bernadette). Horiez gain, bertze tailer batzuk ere eginen dituzte: masaje lasaigarriak, energetikoak etab.
Denei irekia dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta urririk izanen dela. Jateko eta edateko manera ere izanen du bisitariak.