Bertsolarien Lagunak elkarteko Xumai Murua izan da xedearen sortzailea, eta harrituta egon da Eskual herriko xoko guzietarik jendeek parte hartu dutelakoz, eta adin guzietakoak gainera. Hala nola, Angelutik, Gotainetik, Zarautzetik edo Bermeotik igorri dauzkute beren ekarpenak. «Gazteetan, pertsu egile gehienek bertsolaritzan hartzen dute ikastoletan, helduen artean aldiz ez. Ohartu naiz bertsolaritza aski hedatua zen eta oraino aski herrikoia».
Helduen mailan, hiru lehenbiziko sariak Villabonako Amaia Agirrek eskuratu ditu, Eutanasiari bai, Gure ADN eta Amari bertso-xortekin. Sari berezia Urruñako Xumai Muruak eskuratu du, Senpereko buruxkak bertso-xortarekin.
Gazte eta gaztetxoen mailan, lehen saria Aner Euzkitze zarauztarrak eskuratu du, Jolastu nahi dut baina… bertso-xortarekin, bigarrena Izurako Elixabet Etxandi Goienetxek, Errutinaren bezero lanarekin eta hirugarrena Hazparneko Irantzu Idoate Funosas-ek, Lorentxari gutuna lanarekin.