Eguberritako merkatua eta mus zein poker lehiaketa izanen dira Saran, hazilaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 23a, 07:39

Goizeko 9etatik iluntzera bitarte izanen da merkatua, mus eta pokerra, berriz, iluntzeko 7etan hasiko da.

Hazilaren 25ean, larunbatean, Sarako San Josepe eskolako burasoek eguberritako merkatua paratuko dute plazan. Bertan, burasoek eginiko sorkuntza bereziak eta jatekoak zein edatekoak salgai izanen dira. Hala, goizeko 9etatik iluntzera bitarte, zer ikusi eta dastatua izanen da plazaren bueltan.

Iluntzean, eguna borobiltzeko aukerarik ere ez zaie faltako. Izan ere, eskola publikoko burasoek mus eta poker lehiaketa antolatu dute, eskolako jantegian. Partidak larunbatean, arratsaldeko 7etan hasiko dira, eta jateko eta edatekorik ez da faltako. Lehiaketotan parte hartu nahi duenak izena emateko 0643964215 zenbakira deitu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun