Berriz ere sariak lortu ditu Urdazubiko Etxelekua gasnak Word Cheese Awards sariketan

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 22a, 07:24

Ana Mari Bengotxea, Etxelekua gasnategiko alaba, lanean.

Urrezko bi domina eta zilarrezko eta brontzezko bana eskuratu ditu Londresen 

Londresen ospatu berri den nazioarteko World Cheese Awards 2017ko edizioan lau domina irabazi dituzte Urdazubiko Etxelekuan ekoizturiko gaztek: urrezko bi eta zilarrezko zein brontzezko bana. Ekipo bikaina osatzen dute Manuelek, Maribelek, Xabierrek, Franciscok, Ana Marik eta beren 500 ardiek. Txapelketan Idiazabalgo gasna ordezkatzen duten 31 gasnategien artean 9 urrezko domina bildu dituzte. Hortaz, Urdazubi mapan paratu dute Bengotxea-Lastiritarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun