Olhain ikastolaren 40 urteurren kantaldia izanen da azaroaren 18an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 16a, 09:00

Olhain ikastolaren 40 urteurrenaren harira, ikastolako haurren burasoek kantaldi bat antolatu dute azaroaren 18rako, larunbaterako.

Kantaldia arratsaldeko 5etan izanen da eta bertan ikastolako haur eta burasoak ariko dira kantari. Ondotik, zintzurrak bustitzeko eta sabelak betetzeko aukera ere izanen dute, parte-hartzaile eta ikusleek. Sartzea 3€ ordainduko dute helduek, haurrendako, berriz, doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun