Ondotik, Durangoko Azokan abenduaren 6an, 13:00etan, Beskoitzeko Bixintxo gelan urtarrilaren 27an eta Baionako Euskal Museoan otsailaren 7an ere eginen ditu aurkezpenak.
Esibaliz Robles-Aranguiz, Estitxu (1944-1993) abeslaria Euskal Herriko Joan Baez ere izendatu zuen kazetari frantziar batek. 2017ko martxoaren 8an, Estitxu izena eman zioten Baionako karrika bati. Lapurdiko hiriburuko auzapez eta Iparraldeko elkargoaren presidenteak hamarnaka mezu jaso zituen orduan erabaki hori eskertzeko. Prentsan agertu ziren aipamenek ere sekulan ez bezalako eskertza jaso zuten. Estitxuren aipamenak ustegabeak pizten ditu beti.