Lehiaketa honen helburua Nafarroako turismoa sustatzea da, fikzioaren eta zinema-formatuaren bidez. Urdazubin grabatuko den filmaz gain, Olite-Erriberri, Fiter, Biana, Iruña, Iranzu, Zangoza eta Tuteran ere izanen dira grabazioak.
El misterio de Urdax
El misterio de Urdax filmak Urdazubira bidaia egiten duten bi anaien istorioa agertuko du. Hain zuzen, lamien bila abiatuko dira, bere aitatxik kontatzen zien kondairei esker. Bidaian, bi anaien arteko lotura estutuko da eta bere aitatxien ipuinen gibelean gordetzen zen egia ikasiko dute.