Igande goiz osoan, Beasaingo Kattalin jatetxearen sukaldaria Juan Manuel Garmendia, La Semain du Pays Basque egunkariaren kazetaria Catherine Marchand, Baionako lagun-taldearen lehendakaria Owen Lagaduec, Dantxarineako Merkataritzaren elkarteko lehendakaria Txomin Iribarren eta Urdazubiko alkatea Santiago Villaresek bisitatu eta dastatu zituzten pintxo lehiaketan parte hartu zuten benta eta pintxo guztiak.
Parte hartu zuten bentak: Agus, Landibar, Patxi-Paco, Peio, Biok–Lapitxuri, Axular-Drunken Duck, Biok–Snack Otxondo, Mikelenborda eta Pantxo. Epaimahaiak pintxoen maila arras ona izan zela goraipatu zuen.
Hamabost egun horietan pintxoak dastatu dituzten jendearen artean Mutrikuko landa-turismo etxe batean asteburuko egonaldia zozketatu dute eta Facebooken bidez pintxo irabazlea bozkatu dutenen artean ere zozketa bat egin da eta Peio Bentan otordua izanen du saritzat.