Aipatzekoa da 2010 urtean Logroñok “Memoriaren oihana” sortu zuela, lagun haien oroigarri bezala. Orduan, Logroño eta Zugarramurdikoen artean 11 zugar landatu ziren, erre zituzten 11 lagunen ikur bezala.
Gaur egun zuhaitz haiek eder-eder eginak dira, borobil bat osatzen dute, eta borobil erdian monolito bat emana da. Ebro ibaiaren bazterreko aldean dago, duela 407 urte preso atxiki zituzten tokitik hurbil.