Urriaren 23an, esku huska pilota partida bat jokatuko dute plazan, astelehen arratsaldeko 6etan; hilaren 24an Zazpiak Bat taldearen haurren dantza ikusgarria astearte arratsaldeko 6etan; 25 eta 27an usotegiak eta 26an eliza bisitatzen ahalko dira izena emanez turismo bulegoan; 27an arratsaldeko 4:30an usaiako merkatua eta 7etan Erlauntza abesbatzaren kontzertua elizan.
Aste osoan Usoak sarean erakusketa ikusten ahalko da turismo bulegoan.