Garagardo besta ospatuko dute urriaren 14an Saran
2017-10-11 10:44 Gizartea Xareta SaraLarunbat arratsaldean Itsasuko Klika txaranga eta Ekintza taldea izanen dira Herriko Etxeko Edantegian
Urriaren 14an Sarako Herriko Etxeko Edantegian garagardoaren besta eginen dute. Egun horretan eguerditik goiti herrialde ezberdinetako gargardo batzuk jastagai izanen dira: xuria, horia, beltza; denetzat izanen da. Iluntzean, 19:00 aldean, Itsasuko Klika txarangak giroa emanen du eta ondotik Ekintza taldeak gaualdia bukatuko du.

2017/10/14 19:00
Herriko Etxeko edantegia | Sara