Besta ttikiak ospatuko dituzte Saran urriaren 7an

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 5a, 09:03
Pilotak indarra izanen du Sarako besta ttikietan, larunbat goizean.

Pilotan, Joko berri partida eta esku huska ariko dira goizean, aperitifa, heri bazkaria eta musika izanen dituzte 

Herriko bestak finitu eta hilabete eskasera, errebestak edo besta ttikiak izanen dituzte Saran urriaren 7an, larunbatarekin. Egun osoko egitaraua prestatu du Besten Elkarteak.

 

Pilota partidekin hasiko dute eguna: 10:00etan Joko berri partida jokatuko dute: Xan Saint­Esteben, Sebastien Etxeberri eta Oihan Borteirou; Eneko Arribiliaga, Eneko De Paredes eta Peyo Galharragueren kontra ariko dira. 11:00etan esku huska ariko dira: Denis Endara eta Jon Laduche, Daniel Calvet eta Christophe Mariluzen ariko dira.

12:00etan aperitifa eskainiko dute eta 14:00­etan herri bazkaria hasiko da, Binuza Fresko txarangak alaituta. 21:00etatik aitzinera, berriz, Jotatxo DJa ariko da.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun