Aipatu bezala, Mattin Villares bigarren izan zen azken sailkapenean. Errioxara hurbildu ziren bertze gidari nafarrei dagokienez, Iñigo Jarauta zortzigarren izan zen eta Adrián Ciria hamargarren. Diego Figuerok palier bat hautsi eta bigarren txandan erretiratu behar izan zuen. Andoni Urdanozek, bere aldetik, istripua izan zuen hirugarren txandan eta honek ere, bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa.