Izan ere, bertsolari eta bertso idazle andana izan ditu Senperek, eta badira, gaur egun, beren xokoan ohitura horri segida ematen diotenak. Larraldea bertso-paper lehiaketa honek Senpereko eta Euskal Herri guziko bertso idazleei beren lanak argitara emateko parada eskaini nahi die.
Anima zaite, buru xokoan edo apaletan dituzun bertso horiek igortzera, anima itzazu zure ingurukoak ere parte har dezaten, denon artean bertso idatziei arnas berri bat eman diezaiegun!
Adinaren arabera, bi maila banatuko dituzte. Gazteen mailan, 17 urte artekoak (guttienez 4 bertso eta gehienez 8) eta helduen mailan, 18 urte edo gehiagokoak (gutxienez 6 bertso eta gehienez 10). Lanak azaroaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira e-postaz (lapurdi1609@laposte.net) edo helbide honetan: Lapurdi 1609 elkartea/ Larraldea Bertsopaper lehiaketa/ Larraldea, Amotze auzoa, 64310 Senpere).