Buruilaren 9tik 13ra ospatuko dituzte Sarako bestak

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 8a, 09:36

Bortz eguneko bes­tak antolatu ditu aurten ere Sarako Besten Komiteak eta urteroko gisan, musikak, pilotak eta dantzak leku garrantzitsua izanen dute egitarauan. Bertzeak bertze, larunbatean Euskal Herrialdeen Arteko Herri Kirol txapelketa izanen da eta hondar egunean azienda prima.

 

Buruilak 9, larunbata

Goizean goizetik nabarituko da mugimendua Sarako karriketan. 09:00etan bi hitzordu antolatu dituzte Ball-Trapa Plaxi­denbordan eta Basurde Zaha­rren txapelketa Errugbi Zelaian. 16:00etan Euskal Herrialdeen Arteko Herri Kirol txapelketa jokatuko da igerilekuko errebotean eta 17:00etan lasterkarien txanda izanen da, Sara korrika abiatuko baita. 21:00etan Ttek elektro­txarangaren erritmora dantzatu eta 22:30ean kontzertuen txanda izanen da. Itzia­rren Semeak taldekoak izanen dira oholtzara igotzen lehenak, gauerdian Willis Drummond eta 01:30ean DJ Tirri&Tery.

Buruilak 10, igandea

10:00etan meza nagusia izanen da Urruñarrak klikarekin eta 10:30ean luzean erreboteko partidak. 16:00etan Zarena Zarelako konpainiaren dan­tza ikusgarria eta 16:30ean desfilea plazan: gaiteroak, joaldunak eta ahate jokoa. 19:00etan Sarako kantarien emanaldia eta 20:30ean Anje Duhaldearen kontzertua. 22:30etan dantzaldia Xitoak taldearekin eta Los Incognitos taldeak ka­rri­kak animatuko ditu.

Buruilak 11, astelehena

10:30ean Baigorri Ustaritzeren aurka Luzean errebotean. 10:30ean Sarako Izarra Senpereren kontra Bota luze trinketean. 13:30ean zikiro jatea. 16:30ean Sarak’Olympik frontoian. 17:00etan esku pilota txapelketa trinketean: Larralde eta Lambert, Ducassou eta Monde Ondars-en kontra eta Waltary eta Ospital, Guichandut eta Bilbaoren kontra. 18:30ean euskal dantzak eta 20:00etan trikitilariek eta Saranga taldeak animatutako aperitifa. 21:00etan Xiberotarrak eta 22:00etan Garilak 26 taldearen kontzertua.

Buruilak 12, asteartea

09:00etan Pasakako lagunak Tour trinketean. 10:30ean luzean errebotean Senpere Hazparneren kontra. 17:30ean Joko Garbi erre­botean gazteen selekzioko partidak eta 18:15etik aitzinera helduen partida. 19:00etan mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. 20:00etatik aitzinera marrazki bizidunen gaua gaztetxean eta 20:30ean aperitifa trikitilariekin. 22:00etan dantzaldia Koloka taldearekin.

Buruilak 13, asteazkena

09:00etatik aitzinera Sarako azienda prima Trinketeko zabaldegian. 10:30etik aitzinera Xokoko Txapelketaren errebantxa Trinketean. 11:30ean emakumeen Xoko Txapelketaren erre­bantxa Trinketean. 13:00etan Puzgarriak eta zaldi ibilaldiak, euria bada kiroldegian. 17:00etatik aitzinera pilota soinua nagusituko da. Euskal Herriko Bestetako Esku Pilota Txapelketako finala jokatuko dute esku huska plazan eta 18:00etatik aitzinera esku huska trinketean esku pilota txapelketaren finala. Bertsolarien saioa ere izanen da. Aitor Servier, Maddi Sarasua eta Nahia Sasco ariko dira kantuan. Segidan, zozketa. 19:30ean  Erramun Martikorenaren kantaldia. 21:30ean Burrunba Elektrotxaranga eta 23:00etan suziriak. 23:15etik aitzinera Joselu Anaiak taldearen kontzertua bestak akitzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun