Abuztuaren 19an, larunbat goizean oinezko ibilaldia eginen dute Ainhoa aldean (hitz ordua 09:30ean Larraldean). 13:00etan bazkaria eginen dute. 16:00etan zenbait liburu aurkeztuko dituzte: Paxkal Bourgoin-en ‘Ina, nire ama afrikarra’, euskaraz eta dioula hizkuntzan; Josu Jimenez-Maiaren ‘Ryookan-en 101 haikuak’ eta Juankar Mugartzaren ‘Bihotz hautsiak osatu eta portu handira iritsi dira’. Aurkezpenak osatzeko, Alvaro Mundiñano Gartziandia margolariaren lana eta Itziar Gomezen sorkuntza pertsonala izanen dituzte lagun.
''Hats-Arte'' erakusketa ikusteko, Larraldeako ateak zabalik izanen dira larunbatean eta igandean, 16:00etatik 20:00etara.