Kalakan taldeak emanaldiak eskainiko ditu Sarako lezeetan abuztuaren 21, 22 eta 23an

Ttipi-Ttapa 2017ko abuztuaren 17a

Berriz ere Kalakan taldea Sarako lezeetan aditzeko aukera izanen da.

Astelehen, astearte eta asteazken arratseko 9etan hasiko dira kontzertuak 

Abuztuaren 21, 22 eta 23an, Kalakan taldeak eta ber­tze artista batzuek kontzertu bat emanen dute lezeetan. Xehetasun gehiagorentzat edo erreserbatzeko lezeetara deitu behar da: 05.59.54.21.88. Heldu den astelehen, astearte eta asteazken arratseko 9etan izanen da hitzordua.

 

Abuztuaren 24an, Ezpeletako Ezpeletan kantuz gizonen abesbatza entzuten ahalko da elizan, 21:00etan. Sar­tzea 10 eurokoa izanen da, eta urririk 12 urte baino guttiagokoen­tzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun