Ospakizunean izan ziren agintarien artean, Zelaieneko Javier Larraldek egin zuen monastegiko abadearen antzezpena. Olagizonak, berriz, Zugarramurdiko Javier Zubillaga eta Urdazubiko Joxe Mihura izan ziren; Jose Antonio Agirre, Jose Luis Gomez, Juan Luis Sarratea, Chistian Fonnote eta Mikel Beola mojeak. Azkenean, urrezko 18 txanponen truke erosi zuten burdin harria.
Plazako antzezpenaren ondotik, Jose Maria Salgadok solasaldia eskaini zuen Kultur Etxean eta ‘Burdin Aroa’ argazki erakusketa ere zabaldu zen. Abuztuaren 5etik irailaren 30era zabalik izanen da 70 bat argazki biltzen dituen erakusketa.
Ondotik, zikiro jatea eskaini zen (350 bat lagunendako, 205 kilo haragi) eta Bankako Menditarrak taldeak kantatu zuen bazkalondoan.