Erakusketaz gain, bertze zenbait ekitaldi izanen dira. Hasteko, igande honetan, abuztuak 6, 17:00etan ‘Hatsaren olerki bustiak 2017’ olerki bideoa ikusgai izanen da. 18:00etan, Ainara Maiak, Mattin Martiarenarekin ‘Muxuak’ poesia-musika-ilustrazio emanaldia eskainiko du eta 19:00etan Jokin Lasaren errezitaldia.
Abuztuaren 12an, larunbat goizean oinezko ibilaldia eginen dute Senpereko oihanean (hitz ordua 09:30ean Larraldean). 13:00etan bazkaria eginen dute. 16:00etan ‘Eskuz eta begiz’ literatura talde berriaren azken olerki bururuen aurkezpena. 17:00etan Maddi Zubeldiak ‘Desherria haurtzaro’ eleberri biografikoa aurkezteaz gain, agian bere abesti batzuk kantatuko ditu. 18:00etan Maddi Andueza eta Ennio Cantella-Anduezaren biolin-gitarra-akordeoi ekarpen musikala.
Abuztuaren 19an, larunbat goizez oinezko ibilaldia eginen dute Ainhoa aldean (hitz ordua 09:30ean Larraldean). 13:00etan bazkaria. 16:00etan Paxkal Bourgoin, Josu Jimenez-Maia eta Juankar Mugartzaren liburuak aurkeztuko dira, Alvaro Mundiñano Gartziandia margolariarekin, Itziar Gomez eta bere alaba Malenen sorkuntza pertsonalarekin eta Alex Mendizabalen soinu sorkuntzarekin.
''Hats-Arte'' erakusketan parte hartuko duten artistak hauek dira: Agurtzane Anduetza, Iñaki Bastarrika, Gustavo Cantella,Luzien Etxezaharreta, Juan-Manuel Galarraga, Jon Galdos, Josu Galdos, Itziar Gomez, Koldo Goitia, Imanol Irigoien, Joanmari Irigoien, Gabriel Korta-Rekarte, Eukene Lizeaga Tamayo, Elizabeth Mackling, Mattin Martiarena, Alvaro Mundiñano Gartziandia, Maite Ramos, Andoni Salamero, Miquel Saumell, Carmen Valois, Auxtin Zamora, Mikel Zelestino eta Xabier Zelestino.
Larraldeako ateak zabalik izanen dira abuztuaren 5-6an, abuztuaren 12-13an eta abuztuaren 19-20an, 15:00etatik 20:00etara.