Burdinaren Egunak hamargarren edizioa beteko du Urdazubin agorrilaren 5ean egitarau zabalarekin

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 3a, 09:08

Burdin mineralez betetako orga ekarriko dute idiek.

Burdin minerala idiek nola ekartzen zuten eta monastegian urrezko txanponengatik nola trukatzen zuten ikusgai 

Burdinaren Egunaren hamargarren edizioa agorrilaren 5ean, hilabeteko lehen larunbatean ospatuko da Urdazubin. Horretarako egitarau zabala prestatu dute. Ohikoa denez, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztuko da. Izan ere, meatzeetatik Monasteriora eramaten zuten, eta abadeari ematen zitzaion, urrezko txanpon batzuen truke. Gainera artisautza merkatua, zikiroa, Burdin Aroari buruzko erakusketa, solasaldia, Bankako Menditarrak taldearen emanaldia eta sorpresak.

Famili guztiarendako aktibitate ugari izanen dira egun osoan. Artisautza azoka herriko plazan eta horrez gain umeentzako puzgarriak eta joko ugari. Monasterioa, lezeak edo errota bisitatzeko aukera ere izanen dute bertaratzen direnek.

 

Egitaraua

• 10:00etan artisautza azoka herriko plazan. Horrez gain haurrentzako puzgarriak eta itsas­ontziak eta joko ugari ttikientzako.  Goizean forja erakusketa izanen da Brun anaien eskutik.

• 11:30ean burdin mineralez kargatuak dauden orgak, idiek tiratuta ailegatuko dira Monastegira. Olagizonek aztertuko dituzte, eta abadeak benakeroei ordainduko die. Burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia.

• 13:00etan Jose Maria Salgadoren Burdin Aroa argazki erakusketaren inaugurazioa eginen dute Kultur Etxean. 70 argazki dituen erakusketa haun abuztuaren 5etik irailaren 30era zabalik izanen da Urdazubiko Kultur Etxean

• 13:15ean Zentro Kulturalean solasaldia izanen da: José Maria Salgadok Euskaldun eta nafarren arteko harremana eta eragina Galiza eta Asturiasko burniaren kulturan hi­zaldia eskainiko du.

• 14:30  Zikiro jate bazkari herrikoia (Mechoui).

• 16:00etan Bankako Menditarrak taldearen kantaldia.

• 17:00etan musika eta dantza frontoian.

Horrez gain, egunean zehar animazioak eta musika izanen dira, eta Monastegia, lezeak, errota… bisitatzeko aukera ere izanen dute ekitaldira bertaratzen direnek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun