Ainhoako Atsulai abesbatzak kantaldia eskainiko du abuztuaren 3an Saran

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 2a, 08:53
Ainhoako Atsulai abesbatza mistoak kantaldia eskainiko du ortzegun arratsean Sarako elizan.

Ostegun arratseko 9:30ean hasita elizan

Abuztuan hainbat kontzertu eta kantaldi izanen dira Saran. Horietatik lehena, abuztuaren 3an, ostegunean 21:30ean Ainhoako Atsulai abesbatza mistoak kantaldi bat emanen du elizan. Sartzea 10 eurotan izanen da eta urririk 15 urte baino guttiagokoentzat.

 

Abuztuaren 10ean Donibane Lohitzuneko Goraki abesbatza mistoa entzuten ahalko da elizan, 21:30ean hasita.

Abuztuaren 21, 22 eta 23an, bertzalde, Kalakan taldeak eta ber­tze artista batzuek kontzertu bat emanen dute lezeetan. Xehetasun gehiagorentzat edo erreserbatzeko lezeetara deitu behar da: 05.59.54.21.88.

Abuztuaren 24an, Ezpeletako Ezpeletan kantuz gizonen abesba­tza entzuten ahalko da elizan, 21:00etan. Sartzea 10 eurokoa izanen da, eta urririk 12 urte baino guttiagokoen­tzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun