Hainbat kontzertu aditzeko modua izanen da Saran uda honetan

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 28a, 08:49
Ensemble de cuivres taldeak emanaldia eskainiko du astelehenean Sarako elizan.

Lehenengoan uztailaren 31n, astelehen arratseko 9etan eskainiko du elizan Ensemble de Cuivres taldeak 

Uztailaren 31n, astelehenean elizan Ensemble de cuivres kobrezko musika-tresnen taldearen kontzertu bat entzuten ahalko da. Landatar eta Bordelekoek osatutako talde honek filmetako musikak eta musika klasikoak berriz hartzen ditu. Kontzerturako sartzea librea da eta 21:00etan hasiko da.

 

Abuztuaren 3an, 21:30ean Ainhoako Atsulai abesbatza mistoak kantaldi bat emanen du elizan. Sar­tzea 10 eurotan izanen da eta urririk 15 urte baino guttiagokoentzat.

Abuztuaren 10ean Donibane Lohitzuneko Goraki abesbatza mistoa entzuten ahalko da elizan, 21:30ean hasita.

Abuztuaren 21, 22 eta 23an, bertzalde, Kalakan taldeak eta ber­tze artista batzuek kontzertu bat emanen dute lezeetan. Xehetasun gehiagorentzat edo erreserbatzeko lezeetara deitu behar da: 05.59.54.21.88.

Abuztuaren 24an, Ezpeletako Ezpeletan kantuz gizonen abesbatza entzuten ahalko da elizan, 21:00etan. Sartzea 10 eurokoa izanen da, eta urririk 12 urte baino guttiagokoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun