Pilotaren Unibertsoaren hamekagarren edizioa eginen dute ekainaren 22an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 20a, 07:06

Pilota modalitate ezberdinak ikusteko aukera izanen dute larunbatean Urdazubin.

Patata tortila lehiaketa eta dastatzea ere eginen dituzte larunbat arratsean

Bertze urtetan bezala, aurten ere Urdazubiko Udalak Pilotaren Unibertsoaren erakusketa antolatu du, aurten hamekagarren edizioa beteko duena.

 

Pilotaren Unibertsoaren jardunaldia uztailaren 22an, larunbatean izanen da. Pilota erakustaldia arratsaldeko 7etan hasiko da eta euskal pilotaren lau modalitate ezberdin ikusteko aukera izanen da: haurren esku pilota, pala, paleta eta zesta punta. Modalitate bakoitzeko partiden iraupena ordu erdi ingurukoa izanen da eta Zesta puntako modalitatean Miami eta Filipinasen antzeko apustuak egiteko aukera izanen du jendeak. Erakustaldirako aurkezle bat izanen da bertan gertatzen den guztia azaltzeko.

Patata Tortilla lehiaketarako tortillen prestaketa ere 19:00ean hasiko da.  Hiru modalitate daude parte hartzeko: era librea, tradizionala eta maila profesionala.

Erakustaldiaren ondoren Urdazubira hurbiltzen den jendeak tortila patatak eta bertako produktuak dastatzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun