Uztailaren 15ean Ikaburuko lezearen eguna ospatu zuten Urdazubin

IƱigo Imaz 2017ko uzt. 18a, 15:20

Historiaurreko ehiza tekniketan ere trebatu ziren Ikaburuako lezearen egunean.

Historiaurreko ehiza teknikak eta tresnak egiteko tailerrak edo txalaparta ikastaroa izan zuten, bertzeak bertze 

Aurten ere, Ikaburuko Lezearen Eguna ospatu zuen Urdazubik. Hirugarren edizio honetan, lezearen arduradunen iritziz, herriko leze ttiki hauetara hurbildu den jende kopurua handia izan da. Ehunka bisitarik, 20-25 pertsoneko taldeetan, Leorlasen dagoen lezera txangoa egiteko aukera egin zuten. 

 

Larunbat goizeko 11etan hasi eta arratsaldeko 6tan bukatu zen festaren baitan ikusi ahal izan zituzten Ikaburuak eskeintzen dituen altxorrak. Ekimen honekin, lezeetako arduradunek bilatzen dutena Zugarramurdi eta Sarako lezeen itzalean egoteagatik edo ezezaguna den lezearen berri eman nahi izan dute.

Historiaurreko ehiza teknikak eta tresnak egiteko tailerrak, txalaparta ikastaroa, artisautza merkatua eta lezean barna ibiltzeko aukera izan zuten bisitari eta herritarrek. Bisitarien artean artisautza produktuen saskia zozketatu zen arratsaldeko 5etan. Eta egun osoan zehar, facebook-eko orrialdean, nahi zuen orok lezean eginiko argazkien lehiaketan parte hartu ahal izan zuen.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun