Zikiroa eta erromeria antolatu du Sarako Urtxintxak eskubaloi elkarteak uztailaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 13a, 13:32

Larunbat arratseko 7etatik goiti haurrentzako jokoak eta jan-edariak izanen dira 

Udako sasoin guziz herriko elkarteek erromeriak antolatzen dituzte. Uztailaren 15ean, Sarako urtxintxak esku baloi elkarteak zikiro bat eginen du Lur Berri gelan, arratseko 7etatik goiti, deneri idekia izanen da. Haurrentzat jokoak izanen dira 7etatik goiti gaueko 10ak arte, haientzat jateko boltsak salduko dira 6 eurotan: ogitarteko bat; chips-ak, fruitu jusa eta izozki batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun