11:00etatik 14:00etara historiaurreko bizitzaren tekniken erakustaldia eginen dute tailer desberdinen bidez: silexekin sua, hezur-muinez eginiko lanparak, lezeetako labar pinturak eta grabatuak, eltzagorrak, azagaiaren jaurtiketa... Artisauen lanak ere izanen du tokia, azoka antolatu baitute 11:00etatik 18:00etara eta ordu berean, lezearen argazki lehiaketa ere eginen dute. 15:00etatik 18:00etara txalaparta tailerra izanen da eta 17:00etan artisau produktuz betetako saski baten zozketa eginen dute. Informazio gehiago eta erreserbak 948 599241 telefonora deituta egin behar dira.