Igandeko bazkarirako 18 euroko parte-hartzea galdegina izanen da
Uztailaren 9 an, igandearekin, kermeza ospatuko da Saran. Goizeko 10:30ean meza emana izanen da, ondotik pilota partida bat jokatuko da frontoian 11:30ean. Eguerdi eta erditan bazkari bat antolatua da plazan, bertan jateko edo etxera eramateko aukera emana da. Arratsaldeko 4:30ean bertze pilota partida bat jokatuko da. Egun osoan kukuso merkatu bat eta jokoak izanen dira plazan. Bazkaria hartzeko 18 euroko parte-hartzea galdegina izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.